Bilatzailea:

Hasiera

Berriak

'ALTXA BURUA ORMAIZTEGI' GURASO TALDEAK MEZUA HAU HELARAZI NAHI DIE HERRITARREI

Beste batzuk   2025/02/18

'ALTXA BURUA ORMAIZTEGI' GURASO TALDEAK HONAKO MEZUA HELARAZI NAHI DIE HERRITARREI

ALTXA BURUA ORMAIZTEGI

"Kaixo, familia:

Altxa Burua Gipuzkoa sarea osatzen ari da. Teknologiaren erabilera egokia bultzatu nahi duten guraso taldeak herri, eskola eta auzoetan elkartzen ari dira.

Batik bat hiru helburu ditu Altxa Burua plataformak:
-Gure seme-alabei Interneteko sarrera duten gailuak ematea atzeratzea.
-Eskolak telefono mugikorrik gabeko arnasgune bihurtzea.
-Helduak eta seme-alabak erabilera egokian trebatzea, familiako erabileran eredu izan eta kontzientzia saretzea.

Ormaiztegin ere gai honekin kezkatuta dagoen guraso talde bat bildu gara eta gure seme-alabek hezkuntza digital eta tresna egokiak izan ditzaten lan egiteko prest gaude.

Zu ere interesatuta bazaude, jar zaitez gurekin harremanetan: [email protected].

Gure seme-alabek eskertuko digute,"

ALTXA BURUA ORMAIZTEGI